Erasmus mundus
Master of Arts in Euroculture (Erasmus Mundus) nazioarteko, diziplina arteko eta unibertsitate arteko graduondoa da, Europako Ikaskuntzen arlokoa. Helburu nagusia hauxe da: Giza eta Gizarte Zientzietako hainbat arlotako graduatuei prestakuntza aurreratua ematea, Europak bizi dituen kultura, gizarte eta politika aldaketen inguruko jakintza izatea funtsezkoa den lanbideen erronkei aurre egin ahal izateko eta munduko beste eskualde batzuetan gertatzen diren ondorioak ere ulertzeko. MAEk oinarri bat ematen du aldaketa eta eragin horiek interpretatzeko, kulturaren eta balioen funts komun bat dagoela abiapuntu gisa hartuta, kultura eta balio horiek europarren proiektuen eta nazioz gaindiko jokabideen euskarri liratekeelarik, bai Europan eta bai bertatik kanpo. Deustuz gain, beste unibertsitate hauek eskaintzen dute programa hau:Groningen-ek (Holanda); Uppsala-k (Suedia); Götingen-ek (Alemania); Krakoviak (Polonia); Olomouc-ek (Txekiar Errepublika). Pertsonen arteko eta diziplina arteko gaitasun batzuen garapenean dago oinarrituta, eurogaitasun izena ematen zaienetan eta helburua honakoa da: -Europaren eraikuntza prozesua, horren oinarri diren kultura arloko gako eta aldaketak aztertzea, zentzuz ebaluatzea eta azaltzea, baita barneko eta kanpoko eraginak ere, gaur egun gai horien ezagutza zientifikoa zertan den abiaburu hartuta. -Kultura aniztasuna, populazioaren mugikortasuna edo gizarte eragileen konkurrentzia direla eta, lanbideko errealitatean inguru konplexuetan lan egiteko behar diren ezagutzak, trebetasunak eta balioak aplikatzea, errealitate horri aniztasuna, lankidetza sustatzea eta beste konpromiso etiko batzuen "filosofia europarra" gehituz. -Kultura ugariko inguruetan nazioarteko sareetan lan egitea. -Ikerketako eta lanbideko berariazko metodologiak eta gaitasunak menperatzea nazioarteko inguruetan.
Giza eta Gizarte Zientzietako hainbat esparrutako unibertsitateko tituludunak, ingelesa bikain dakitenak: -etorkizuneko lanbideko garapenerako oinarria izango litzatekeen aurretiazko prestakuntza dutenak. -lanbideko profila nazioarteko harremanetako esparruko prestakuntzarekin sendotu behar dutenak, eta nazioarteko eta kultura ugariko gaiei buruz eta halako inguruetan lanbideko eta ikerketako esperientzia jaso nahi dutenak. -nazioarteko harremanak ulertzeko Europako eredua eta Europak bizi duen barne aldaketa prozesua ezagutu nahi dutenak.
90 ECTS 2009ko urria - 2010eko otsaila Erasmus Mundus master bat da, titulazio bikoitza lortzeko modua ematen duena, bigarren seihilekoa sareko beste unibertsitate batean ikasten duten ikasleei edo masterreko tesia Europako bi unibertsitatetako irakasleen tutorekidetza izanda.
Programak 3 seihileko ditu: 1. seihilekoa (30 ECTS) (jatorrizko unibertsitatean egin beharrekoa) - La construcción política de Europa (10 ECTS) - La construcción cultural de Europa (15 ECTS) - Eurocompetencias I (5 ECTS) 2. seihilekoa (30 ECTS) (jatorrizko unibertsitatean edo Eurokulturako sareko bigarren unibertsitate batean) - Research seminar: Europe in the Wider World (10ECTS) - Eurocompetences II (10 ECTS) - Master Thesis (1st part) (5ECTS) - Intensive Program (IP) (5 ECTS) 3. seihilekoa (30 ECTS) (jatorrizko unibertsitatean edo Ekimenaren hirugarren unibertsitate batean) - Erasmus Mundus: Osaka (Japonia); Pune (India); UNAM (Mexiko) edo Indiana (AEB) - Master Thesis (2nd part) 15 ECTS - Praktikak edo ikerketako mintegiak 15 ECTS
* Une honetan egiaztatze prozesuan dago.
Informazio eskaera
Informazioa eta matrikula